EUSKERA     CASTELLANO
2013-2014.IKASTURTEA   
Hemen zaude: Bermeo · San Frantzisko Herri Ikastetxea / Ikastetxeari buruz: Instalazioak

Instalazioak

Jolaserako esparruak:

Bermeo-San Frantzisko Eskola Publikoak esparru berde zabal ugari ditu, baita 4 jolastoki handi, bat  frontoi eta guzti. Baditu ere beste hiru haur jolasleku eta "kulunka-tokia". Horrezgain, jolasleku estaliak eta psikomotrizitate gelak. sEzin dugu ahaztu gimnasio estalia berriztatua, multikirola egiteko aproposa.

Jantokia:

Mendebaldeko eraikinean jantoki zerbitzu propioa dugu instalazio egokiekin bost urteko umeek eta lehen hezkuntzako guztientzat. Jantokiak alboan esparru zabalak ditu, jolas edo ikasketarako, besteak beste, erdiko jolastokia eta aterpeak, tailerrak, liburutegia, baita ere pasillo zabaletan gune aproposak filmak ikusteko eguraldi txarra dagoenean edo beste ekintza batzuetarako.

Haur hezkuntzako eraikinean jantoki berria dugu bakarrik haur hezkuntzako 2,3,eta 4 urteko ikasleentzat. Oso instalazio onak ditu, berri-berriak eta politak.

Liburutegia:

Ikastetxeak informatizatutako liburutegia dauka, hainbat liburu, entziklopedia eta kolekzioz jantzita, irakurketarako edo ikasteko.

Giro egokian mantendu beharreko esparrutzat ulertzen dugu liburutegia, ikasteko eta bereziki irakurketaz gozatzeko.

Ordutegia:
Eguerdian, 12:45 - 15:00
Arratsaldean, 16:30 – 18:00.

Areto nagusia:

Hitzaldi, antzerki edo filmak proiektatzeko gela zabala da, pantaila handia eta proiektorearekin, soinu estereoaz gain.

Beste gelak:

Haur hezkuntzan, Txikien bideogela, liburutegia  eta psikomotrizitate gela.


Lehen hezkuntzan
, 2 irratiak, bata 2. eta 3 zikloko ikasleek erabiltzen dutena (Bermeon seinalea duena) eta bestea 5 urteko eta lehen zikloko umeek erabiltzen dutena ikastetxe barnean entzuten dena.
Horrez gain, Gimnasioa, Eskulanak eta tailerreko gelak, Erlijio gela, Musika gela, Ingeleseko gelak, Kontsultorearen gela, 3 PTEen gelak, Logopediako gela, Hizkuntza indartzeko gela, Gorren taldekatzeko gela, Mundilab gela (informatika gela), irakasle gela, irakasle-gunea, idazkaritza eta ziklo bakoitzeko irakasleentzat tutoretza, guraso elkarteko instalazioak eta zuzendaritzako instalazioak.


Bermeo · San Frantzisko Herri Ikastetxea
Atalde kalea z/g
BERMEO
Telefonoa: 946880477

E-posta: 014923aa@hezkuntza.net
© 2013. Bermeo · San Frantzisko Herri Ikastetxea. LEGAL OHARRA